Beintza-Labaienen ere jubiloteka paratuko dute

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 14a, 10:00

Malerrekako jubiloteketako kideak Zarautzen. Argazkia: Ramoni Ordoki.

Zubietako jubilotekak ateak itxi ditu eta horren partez, Narbarten ere martxan paratu dute.

Uda ailegatzearekin batera, ikasturtea akitu dute Malerrekako eta Bertizaranako jubiloteketako kideek. Ekainean Zarautzera eta Hondarribira ateraldia eginda borobildu zuten.  Hala ere, aldaketekin akitu dute ikasturtea. Batetik, Zubietako jubiloteka alde batera gelditu da, eta horren partez, Narbarten paratu dute martxan. Bertzetik, irailean bertze herri bat gehituko da jubiloteka duten herrien multzora: Beintza-Labaien. Beraz, irailetik aitzinera, bortz herritan izanen dute zerbitzua: Beintza-Labaienen, Donamarian, Ezkurran, Narbarten eta Sunbillan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun