Bestak 2024

Sunbillako bestetako kartel lehiaketa antolatu du udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 8a, 14:00

Joan den urtean Sunbillako bestetako txupinazoan hartutako irudia.

Sunbillan ere herriko bestei begira jarri dira eta udalak bestetako kartel lehiaketa antolatu du. Herritarrek parte hartzen ahal dute eta uztailaren 12an akituko da lanak aurkezteko epea.

Kartelek bestei buruzkoak izan beharko dute eta Sunbillako Tiburtzio Deunaren Bestak 2024 leloa izan beharko dute.

Lanak, adinaren arabera, bi multzotan banatuko dituzte. Alde batetik, 14 urtetik beheitikoak eta bertzetik, 14 urtetik goitikoak. Aurkezteko epea, berriz, uztailaren 8tik 12ra bitarte izanen da zabalik. Uztailaren 12an 15:00etan itxiko dute, eta nahi duenak bi bide izanen ditu aurkezteko: herriko etxean edo info@sunbilla.com helbidera igorrita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun