Donezteben izanen da ihes-gela ibiltaria uztailaren 19an, 20an eta 21ean

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 4a, 15:00

Ekainean Leitzan izan zen '17. gela' ihes-gela ibiltaria.

17. logela izeneko ihes-gela ibiltariak Donezteben eginen du geldialdia uztailaren 19an, 20an eta 21ean. UEMArekin elkarlanean eta Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sortu dute 17. logela ihes-gela. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela (scape room) honen helburua aisialdian ere euskaraz gozatzea da.

Saio bakoitzean bortz lagunek parte hartu dezakete gehienez eta 40 minutuko tartea izanen dute galderak eta probak gaindituz, ihes-gelatik ateratzen saiatzeko. Lortu ezean, amaitutzat emanen da jokoa. 16 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da eta euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork parte hartu dezake, debalde.

17. gelan sartu eta jokoan parte hartu nahi dutenek aldez aitzinetik izena eman beharko dute ihes-gela.eus web orrian.Bertan aukeratu beharko dituzte parte hartu nahi duten eguna eta orduak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun