1991. urtean sortu zuten Nafarroako Herri Kirol Federazioa. Donezteben ireki zuten lehenbiziko egoitza eta 1998ko urrian lekualdatu ziren Sunbillara. Hogeita sei urte egin dituzte bertan eta duela gutxi, Doneztebera bueltatu dira. Mourgues etorbideko 32. Zenbakiko beheitiko solairuan dago egoitza, lehenengo lokalean. Oraindik kanpoko errotulurik ez dute paratu, baina agudo eginen dutela jakinarazi dute Nafarroako Herri Kirol Federaziotik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.