Doneztebeko bestetan herri kirol jaialdi ederra izan zuten larunbat arrtsaldean. Hasiera batean Bear Zana pilota plazan egin behar bazen ere, eguraldia zela eta Ezkurra pilotaleku estalian egin behar izan zuten azkenean. Ez zen aldaketa bakarra izan. Iker Vicenterekin aritu behar zen Mugertza II.aren ordez Soroa aritu zen Larrañaga eta Txikia IV.aren kontra. Urrezko Aizkorako probetan egiten dutenaren antzeko proba izan zuten. Lan laburretan nafarrak aitzinetik izan baziren ere, azken lan luzean bikote gipuzkoarra gailendu zen segundu gutti batzuengatik. Gainera, Eneko Saralegi aizkolariak altueran bi enbor moztu zituen eta Estefi Etxebeste harri-jasotzaile iturendarrak ere erakustaldia egin zuen hainbat harrirekin altxaldiak eginez. Argazkiak: Ibon Errazu Uria