Hiru gazte langabe dira protagonistak: «Haien plazan jarri dira, egunero bezala, denbora nola edo hala pasatzera, baina agudo konturatuko dira plaza hori ez dela uste zuten bezain haiena». Sortzaileen hitzetan, hiru aktore egurrezko lau kaxa, umorea, musika eta galderak dira antzezlanaren osagaiak.