Andoni Acebedo eta Idoia Nogales nagusitu dira Doneztebeko 44. Herriko Krosean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 13:00

Eguraldiak sobera lagundu ez badu ere, jende aunitz animatu zen atzo Doneztebeko Herri Krosean parte hartzera. Horietako aunitz eskualdeko lasterkariak izan ziren.

Proba nagusian, gizonezkoetan Beste Iruña taldeko Andoni Acebedo izan zen lehen sailkatua (23.51) eta emakumezkoetan, aldiz, Idoia Nogales debatarra(28.29).

Gizonezkoetan Acebedoren gibeletik bigarren postua lortu zuen Ait Hadi Youness(23.56) madrildarrak eta hirugarrena Portugaleteko Aimar Bouzianek (24.18).  Emakumezkoetan, berriz, Hiru Herri taldeko Henar Etxeberria (28.55) izan zen bigarren sailkatua eta Donostiarrak taldeko Eguzkiñe Zabaleta (29.42) hirugarren sailkatua.

Proba motzean aldiz Hiru Herri taldeko Beñat Rubio eta Pamplona Atletico taldean lasterka egiten duen Saioa San Miguel doneztebarra izan dira azkarrenak.

Herriko lehen lasterkariak aldiz Santi San Miguel eta Amaia Etxarte ziren. 

Maila nagusiko lasterkariez gain, haurren lasterketak ere egin zituzten. Emaitza denak hemen ikusi daitezke kategoriaka sailkatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun