Ikasturtea bukatzeko Zarautzera eta Hondarribira joan dira Malerrekako jubilotekako kideak

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 14:30

Uda ailegatzearekin bat, ikasturtea bukatu dute Malerrekako jubilotekako kideek. Asteazkenean, hilaren 19an, Zarautzera eta Hondarribira irteera eginda borobildu dute aurtengo ikasturtea.

Autobusa 09:30ean hasi zen partaideak herriz herri  biltzen Ezkurratik abiatuta, eta handik Zarautzera joan ziren. Goizean Zarautz bisitatuta, Hondarribirako bidea hartu zuten. Hondarribian bazkaldu zuten  ondotik, arratsaldea aprobetxatu zuten bertan paseatzeko eta herria bisitatzeko.

Zazpietan hartu zuten bueltako autobusa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun