Malerrekako Bertso Eskola 2019an sortu zen. Hasieran 10 orduko ikastaroak antolatu bazituzten ere, gaur egun, ortziralero elkartzen dira Donezteben. Bertso Eskolan parte hartzen duten kide guziak bertsozaleak dira; bertsolariak, gai jartzaileak, aurkezleak, antolatzaileak…
Maiatzaren 10ean Bertso Eskolako kideek saio bat antolatu zuten Elgorriagan, eta saio hori probestuta grabatu zuen Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak bideoa. Katubik egin du bideoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!