Zubietako Aurkidiko bideko lanak direla eta, pista itxiko dute

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 19a, 14:00

Luisengo bordako bidegurutzetik Isabeleko bordaraino itxiko dute bidea, Zubietako Aurkidi auzoan.

Aurkidiko bidean egiten ari diren mantentze lanak direla eta, pista itxita egonen dela jakinarazi du Zubietako Udalak, Luisengo bordako bidegurutzetik Isabeleko bordaraino. Autoentzat eta traktoreentzat ekainaren 20tik uztailaren 4ra arte egonen da itxia eta kamioientzat, berriz, lau astez egonen da itxita. Bideko 730 bat metrotan eginen ditu mantentze lanak Ubiria eskabazio enpresak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun