Malerrekako eta Bertizaranako gazteen hitzordua giro ederrean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 18:00

Joan den ekainaren 8an Sunbillan ospatu zuten Malerrekako eta Bertizaranako Gazte Eguna.

Kafe tertulia, herri kirolak, bazkaria, bingo musikatua, mojito txapelketa eta gaueko kontzertuak. Halaxe osatu zuten egitaraua. Eguraldia alde izan ez bazuten ere, «egun berezia» izan zela adierazi dute antolatzaileek. Bide batez, antolatzen aritu zirenei zein egunean bertan hurbildu ziren gazteei eskerrak eman nahi izan dizkiete, eta «eskualdeko gazteen artean elkar ezagutzeko eta saretzeko espazio polita sortu zela» nabarmendu dute. Gehiago ere bai: «Ea gazte eguna urteroko ohitura bihurtzen den!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun