Bakarrizketa umoretsua izanen dute larunbatean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 13:00

Umoreari tokia eginez, Bihotz, bi hots, bi txotx! bakarrizketa antolatu dute larunbat honetan, ekainaren 15ean, Donamarian. Helduendako da eta herriko ostatuko terrazan izanen da, 18:00etan.

Garawi Cejota (Garazi San Martín Boj) da aktorea eta bakarrizketaren egilea eta Garazik bere maitasun istorioak kontatuko ditu umorea ardatz hartuta. Maitasun erromantikoari kritika sakona da, eta horren harira, hainbat gai ukituko ditu: polimaitasuna, espazioen gestioa, mugak, sare sozialak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun