Doneztebe Futbol Taldearen Eguna ospatuko dute asteburuan

Besten aitzinetik ohikoa den hitzordua da Doneztebe Futbol Taldearen Eguna, eta asteburu honetan ospatuko dute, ortziralean hasi eta larunbatean bukatuta. 

Ortziralean, hilaren 14an, 17:00etan futbol eskolakoen arteko partida izanen da eta 17:30ean alebinen eta benjaminen arteko futbol torneoa jokatuko dute. 

Larunbatean, ekainaren 15ean, izanen du segida bestak. 09:30ean infantilak eta kadeteak ariko dira futbolean. Ondotik, 11:00etan jokalari ohien eta preferenteen arteko partida izanen da. 

17:00etan mus txapelketa jokatuko dute, eta horren aitzinetik, 16:30etik 17:00etara eman beharko da izena txosnan.  17:30ean haurrentzako merienda eta zozketak eginen dituzte. 

Txapelketa bukatzean, 20:00etan trikiti poteoa eginen dute ostatuz ostatu eta 21:30ean afaria izanen da Santa Luzia plazan. Eguna borobiltzeko, gaupasa izanen da DJ J&Jrekin Santa Luzian eta goizaldera arte luzatuko da besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun