Udaberriko besta ospatu dute urroztarrek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 10a, 11:00

Leurtzatik hasita Soratxipi eta Bonozorrotz igo zituzten larunbatean mendizaleek. Argazkia: Jaione Ariztegi

Udaberriko besta ospatu dute urroztarrek asteburuan. Larunbat goizeko mendi itzuliarekin eman zioten hasiera udaberriko bestari. Leurtzatik hasita Soratxipi eta Bonozorrotz igo zituzten, eta ibilbide zirkularra osatuz, hasitako leku berean bukatu zuten ibilaldia.

Ondotik, herri bazkaria izan zen herriko frontoian Xabat Illarregi eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. Arratsaldean ere non gozatua izan zen, eguna bildu arte Joxe Angelekin izan baitzen dantzaldia. Umeentzat ere puzgarriak izan ziren egun guztian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun