Auzolanerako deialdia egin dute Zubietan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 6a, 14:00

Zubietako Udalak, Ernesto Dominguez alkateak sinatutako bando bidez jakinarazi duenez, larunbat honetan, ekainak 8, auzolana eginen dute. Larunbatean 08:00etan elkartuko dira herriko plazan.

Whatsapp bidezko informazio zerbitzua

Zubietako Udalak Whatsapp bidezko informazio zerbitzua dauka abisuak emateko. Difusio zerrendan sartzea nahi duenak udaletxeko telefonoa sartu behar du bere kontaktuetan: 609 00 10 73. Gero, Whatsapp mezua bidali behar dio kontaktu horri, zerbitzuan alta emateko eskatuz eta udalak alta emango dio eta herritarra abisuak hartzeko prest egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun