Mintzodromoa eginen dute ortzegunean Donezteben eta ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 4a, 11:00

Ikasturte bukaera ospatzeko Mintzodromoak antolatu ditu Solaslaguna egitasmoak eskualdeko euskaltegien laguntzarekin. Baztanen pasa den astean egin zuten, eta ortzegunean Donezteben eta ortziralean Beran eginen dituzte.

Ortzegunean, hilaren 6an, Malerrekako Mintzodromoa eginen dute Donezteben. Intzakardi parkean paratu dute hitzordua 18:00etan. Eguraldi txarra bada, herriko etxean elkartuko dira.

Beran, aldiz, ortziralean elkartuko dira 18:00etan Toki Ona institutuko estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun