Ludoteka zerbitzua izanen da Donezteben uztailean eta abuztuan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 3a, 14:00

Uztailean eta abuztuan elkartuko dira 09:00etatik 14:00ak arte. Irudia: Freepik.

Uztailaren 2tik abuztuaren 30era bitartean ludoteka zerbitzua izanen da haurrentzako Donezteben. Dagoeneko ireki dute izena emateko epea, eta ekainaren 7ra arte apuntatzeko aukera dago galdetegi hau beteta. Doneztebeko Udalak antolatu du, Dindaia Fundazioaren eskutik.

Ludoteka zerbitzua 2014 eta 2020 artean jaiotako haurrentzako izanen da, biak barne eta astelehenetik ortziralera elkartuko dira 09:00etatik 14:00etara. Uztailaren 2tik abuztuaren 30era izanen da ludoteka, baina, hilabete baterako apuntatzeko aukera ere izanen da.

Bi hilabeteko egonaldiak 250 euroko prezioa du, eta hilabete batekoak, aldiz, 140. Deskontuak ere eginen dituzte, ludotekan bi senide dituztenek %15eko deskontua izanen dute, eta hiru dituztenek %30ekoa.

Denera 20 plaza izanen dira, eta lehentasuna maiatzaren 28a baino lehen Donezteben erroldatutako haurrek izanen dute. Ondotik, uda osoan izena eman dutenek, eta azkenik, izen emateko ordena hartuko dute kontuan. Plaza lortu dutenei telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko diete.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun