Gaurtik aitzinera eman daiteke izena Doneztebeko Agorreta musika eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 3a, 12:00

Doneztebeko Agorreta musika eskolan izena eman nahi dutenek, gaur hasi eta heldu den ekainaren 14ra arteko epea dute izena emateko.

Pianoa, gitarra, txistua, bateria, trikitia, eta eskusoinua ikasteko aukera ematen du musika eskolak, solfeoaz gain. 12 urtetik gorakoek solfeorik gabe musika jotzen ikasteko aukera ere izanen dute.

Izen ematea musika eskolan berean egiten ahal da arratsaldez, eta baita esmusidoneztebe@gmail.com helbidean eta 948 45 14 12 eta 636 66 97 50 zenbakietan ere.

Matrikula egiteko azken eguna ekainaren 14a izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun