Malerrekako eta Bertizaranako Gazte Eguna ekainaren 8an ospatuko dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 19:00

Matxarda taldeak joko du Malerrekako eta Bertizaranako Gazteen Eguneko arratseko kontzertuetan.

Egun osoko ekitaldien ondotik, arratsean kontzertuak eskainiko dituzte Matxarda, Zinez eta Thebekatu taldeek eta DJ Liatu Garatek musika paratuko du goizaldera arte

Malerrekako eta Bertizaranako Gazte Eguna ekainaren 8an antolatu dute Sunbillan, egitarau zabalarekin.

Larunbatean, 09:30ean herri ernatzea eginen dute plazatik. 10:00etan gosari tertulia izanen dute, Ze ongi bizi garen uaingo gaztik?! goiburupean. 11:30ean herrien arteko herri kirolak izanen dituzte jokoan eta 14:30ean gazte bazkaria. Txartelak salgai daude (14 euro, opariarekin) Iturengo Herriko Ostatuan, Donamariako Ostatuan, Doneztebeko Xarmant ostatuan, Sunbillako Fonda ostatuan eta Legasako Kattalin ostatuan.

Bazkalondoan bingo musikatua izanen dute, 17:30ean mojito txapelketa, 19:30ean zapatila tiraketa eta 20:30ean bokatak izanen dituzte plazan. 22:00etan kontzertuak hasiko dira Matxarda, Zinez, Thebekatu eta DJ Liatu Gareterekin. Ospakizunak borobiltzeko, goizaldean, 06:00etan, gaupasan daudenen argazkia aterako dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun