Haurrentzako futbol torneoa antolatu du iganderako Doneztebeko futbol taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 11:30

Doneztebe futbol taldeak haurrentzako torneoa antolatu du igandean, ekainaren 2an. Goi mailako bortz talde ariko dira lehian: Osasuna, Real Union, Tudelano, Aranbizkarra eta Izarra. Benjamin eta alebin mailako haurrak ariko dira Iñaki Indart futbol zelaian.

10etan hasiko dira partidak, eta ordu berean jokatuko dituzte benjaminen eta alebinen kategorietako partidak.

Bejaminetan, lehen partida Osasunaren eta Real Unionen artean jokatuko dute 10:00etan. Ondotik, bigarren partidan Izarra eta Aranbizkarra lehiatuko dira 11:00etan. Hirugarren eta laugarren postuaren lehia 12:00etan jokatuko dute galtzaileek eta finala irabazleek 13:00etan.

Alebinei dagokionez, 10:00etan finalerdiak jokatuko dituzte Osasunak eta Aranbizkarrak, eta 11:00etan Real Unionek eta Tudelanok. Ondotik, bi partidetako galtzaileak 12:00etan ariko dira eta 13:00etan jokatuko dute finala lehen partidetako irabazleek.

Txapelketa egin bitartean hainbat zozketa eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun