Soinketa Eguna ospatu du aurten ere Arkupeak elkarteak Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 10:00

Arkupeak elkarteko kideak Doneztebeko kiroldegian, maiatzaren 30ean egindako soinketa egunean.

Arkupeak elkarteak urtero antolatzen duen Soinketa Egunak 200 bat bazkide bildu zituen maiatzaren 30ean Doneztebeko kiroldegian. Ohi baino giro goibelagoan egin zuten elkarretaratzea, Arkupeak elkarteko lehendakariordea zen Maritxu Telletxea beintza-labaiendarraren heriotzaren jakitun baitziren guztiak.

Arkupeak elkartearendako urteroko hitzordu garrantzitsua izaten da soinketa eguna, urte osoan egiten duten lanaren erakusgarri. Horrela atera ziren kiroldegira adinekoak, Ana Tovar, Patxi Chocarro eta Saioa Irazu monitoreen erranetara. Bertze hainbat lagun harmailetatik begira zituzten. Gero, Santamaria jatetxean bildu dira bazkaltzera eta arratsaldean ere dantzaldia izanen zuten, Los Tajudos del Norte mariatxiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun