Bestaberri eguna ospatuko dute igandean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 14:00

Modestorekin dantzatzeko aukera izanen dute Zubietan Bestaberri egunean, baina, azken urteetan bezala, ez da gazta lehiaketarik izanen.

Ekainaren 2an, arratsaldez meza izanen da eta ondotik Modestorekin musika eta merienda eskainiko du udalak

Bestaberri eguna ospatuko dute Zubietan igande honetan, ekainaren 2an. Ohi bezala, berriz ere erlijio ospakizuna bestelakoekin lotu nahi dute. Pandemiara bitarte gazta lehiaketa ere egiten zen, baina azken urteetan ez da halakorik egin eta aurten ere ez da eginen.

Arratsaldean meza izanen dute eta meza ondotik musika izanen da plazan Modesto soinulariarekin. Merienda ere eskainiko du Zubietako Udalak herriko gaztekin. Horretaz gain, seguru herritarrek plaza ingurua eta kaleak txukundu eta dotore-dotore apainduko dituztela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun