Birziklatzeari buruzko aholkuak bideoan bildu dituzte Doneztebeko eskolako bosgarren mailako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 14:00

Hainbat egoeratan ongi birziklatzeko gomendioak bildu dituzte bi bideotan. Albiste barrenean ageri da bigarren bideoa.

Malerrekan nola birziklatzen duten jakiteko, Doneztebeko San Miguel eskolako bosgarren mailako ikasleek 200 bat inkesta egin dituzte Malerrekan bizi diren herritarren artean. Inkesta horietatik abiatuta, datuak aztertu eta grafikoak irudikatu dituzte, baita ondorioak atera eta proposamenak egin ere. Atera dituzten ondorioen arabera, «Malerrekako biztanleen erdiak ez du garbiguneko ordutegia ezagutzen eta Malerrekako biztanle gehienek ogitartekoa eramateko zilarrezko papera erabiltzen dute eta birziklatzeko hiru edukiontzi dituzte».

Proposamenak kontuan hartuz bi bideo hauek sortu dituzte zenbait aholku emanez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun