Sunbillako abesbatzak kontzertua emanen du larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 30a, 11:00

Sunbillako abesbatza, 2020ko otsailean eman zuen azken kontzertuan. Lau urteren ondotik, larunbat honetan eskainiko du emanaldia Sunbillako elizan.

Lau urteko geldialdiaren ondotik, bere hirugarren kontzertua 19:30ean hasiko da elizan

2020ko otsailaren 22an Sunbillako abesbatzak bere bigarren kontzertua eskaini zuen. Geroztik, pandemia tarteko, abesbatzak hilero egiten zuen entsegu hori ere egiteari utzi zion. 2023ko irailean hasi ziren berriz ere elkartzen eta ekainaren 1ean, larunbatean 19:30ean elizan, beraien hirugarren kontzertua eskainiko dute eta ilusio handiz daude emanaldirako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun