Hondakinen sorkuntza prebenitzeko eta kudeaketa hobetzeko saioak ekainaren 1ean Donamarian

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 29a, 14:00

Irudia: Freepik.com

Bilerak larunbat goizean izanen dira eta bortz lekutan eginen dituzte. Herritar guziak animatu dituzte parte hartzera, «behar bezala birziklatzeko eta zerbitzu egokia emateko guztion parte hartzea beharrezkoa baita»

Malerrekako Mankomunitatea eta udalak lanean ari dira Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plana aitzinera eramateko, «lurralde jasangarriagoa egiteko helburuz». Plana hondakinen sorkuntzaren prebentzioan eta haien kudeaketa hobetzean datza, eta helburu hauek ditu:

  • 2024an hondakin organikoen % 50 bereizita kudeatzea
  • 2027an hondakin organikoen % 70 bereizita kudeatzea

Gainontzeko zakarrak nola kudeatu eta Doneztebeko puntu garbiak nola funtzionatzen duen azaltzeko saioak antolatu ditu Donamariako Udalak larunbat honetan, eta bortz tokitan eginen dituzte:

  • Artzen 09:00etan zaborrontzien tokian
  • Uxarrean 09:45ean frontoiko zaborrontzien tokian
  • Askarragan 10:30ean zaborrontzien tokian
  • Gaztelun 11:15ean zaborrontzien tokian
  • Igurin 11:30ean zaborrontzien tokian

Benten inguruan ez da bilerarik izanen, trafikoaren ondorioz arriskutsua izanen delako. Hori dela eta, gainerako herritarrak bertze auzo batera mugitzeko deia egin dute; «garrantzitsuena agertzea da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun