Bortz Kirol txapelketaren hirugarren edizioa prestatzen hasi da Erreka elkartea

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 29a, 18:00

Jerome Karrikaburuk irabazi ditu Erreka elkarteak antolatutako Bortz Kirol txapelketaren bi edizioak. Hirugarrena prestatzen hasia da Doneztebeko elkartea.

Bortz Kirol txapelketaren hirugarren edizioari begira jarri da Doneztebeko Erreka elkartea. Interesa duenak elkarteko kideekin harremanetan jarri beharko du errekaelkartea@yahoo.es helbide elektronikora idatziz.

Erreka elkarteak adierazi duenez, «burutan dugu irailean entrenamentuekin hasi eta urrian txapelketa antolatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun