Familia osoarentzako tailerra izanen dute bihar Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2024ko maiatzaren 28a

Bakea eta bizikidetza lantzen dute liburutegiak zikloaren barrenean, zortzi urtetik gorako haurrentzako eta familientzako tailerra izanen dute bihar, asteazkena. 'Lorategitik unibertsora baloreekin bidaiatuz' izena du tailerrak eta 17:00etatik 19:00etara eginen dute.

Tailerrean parte hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute liburutegian bertan. Saioa euskaraz izanen da.

Ortziralean, aldiz, maiatzaren 31n, Asmoen oihala izeneko tailerra eginen dute 09:30ean eskolako LHko 6. mailako ikasleekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun