Laxoa eskola izanen dute Donezteben ekainaren 4tik uztailaren 11ra

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 28a, 18:00

Astean bi egunez laxoa eskola izanen dute Donezteben, inguruko zortzi eta hamalau urteko neska-mutikoei zuzendua.

8 eta 14 urte artekoei zuzendua, astean bi egunez emanen dute eta aste honetan eman behar da izena

Zortzi eta hamalau urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako laxoa eskola eginen dute Donezteben ekainaren 4tik uztailaren 11ra, Laxoa Elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatua. Astean bi egunez eginen dute eta aste honetan eman behar da izena, 646 35 81 17 Whatsapp zenbakian. Laxoa Elkarteko bazkide egiteko deia ere egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun