Korrontzi musika taldea eta Oinkariko dantzariak izanen dira arratseko protagonistak, baina, talde bizkaitarraz gain herriko eta inguruko hainbat talde ere igoko dira oholtzara: Mendi Abesbatza, Doneztebeko haurren dantza taldea, erraldoiak eta Iturengo joaldunak.
Emanaldia Doneztebeko Udalak antolatu du ETBrekin batera.