Autobusez joanen dira bazkideak Doneztebera, eta 12:00etan elkartuko dira kirol erakustaldia egiteko. Ondotik, energia errekuperatzeko, 14:00etan bazkaria izanen dute Santamaria jatetxean.
Bazkariaren ondotik ere izanen du bestak segidan. 17:00etan hasita, bazkalondoa girotzen ariko dira Los Tajudos del Norte taldeko mariatxiak. 19:00etan bazkide bakoitza nor bere etxera itzuliko da.