Open Saltoki Challenge mendi bizikleta lasterketa irabazi du Eneit Bertiz sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 27a, 14:00

Eneit Bertiz garaile Muzkitzen, Open Saltoki Challengeko lasterketan.

Igandean Muskitzen jokatutako proba irabazi zuen 23 urtez beheitiko nahiz elite mailetan

Joan den apirilean Izkuen bezala, Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarrak igande honetan Muskitzen jokatutako Open Saltoki Challenge lasterketako mendi bizikleta proba irabazi du, bai sub-23 baita elite mailan ere. Proba honekin Open Saltoki Challengea akitu da eta Bertizek irabazi du 23 urtez beheitiko sailkapena.

Eneit Bertiz, igandeko proban Muzkitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun