Orioko Joseba Ostolazaren eskolako sei harri-jasotzaile saiatu ziren larunbat arratsaldean Aian marka pertsonalak hobetzen, eta guztiek lortu zuten, Aroa Sanchezek izan ezik. Estefi Etxebeste iturendarrak hamar aldiz altxatu zuen ehun kiloko zilindro zaharra eta «arras kontent» zegoen lortutako marka horrekin eta Iturendik eta joandako kuadrillaren eta senideen babesarekin. Guka Telebistaren irudietan ederki ageri da Estefi Etxebesteren saio bikaina. Iturendarrarekin izandako elkarrizketa argitaratuko du ERRAN.EUS webguneak gaur arratsaldean.