Maitzaren 28ra arte bozkatzen ahal da Errekako denboraldiko eskubaloi jokalari onenak aukeratzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 23a, 18:00

Errekako gizonezkoen senior taldeko jokalariak kopa irabazi berritan.

Doneztebeko Errekak 2023-2024 denboraldiko senior talde bakoitzeko jokalarik onena aukeratzeko bozketa hasi du. Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 28a da eta galdetegi hau betez egin beharko da. Irabazleei Iñurrietak emandako saria emanen diete Errekaren Egunean

Horrez gain, bihar, ortziralea, 19:30ean eskubaloi entrenamendua irekia eginen dute kiroldegian Errekaren Eguneko partidak prestatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun