Ekainaren 1ean triki-bertso afaria eginen dute Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 25a, 11:00

Joanes Illarregi leitzarra eta Nerea Ibarzabal bertsolariak gonbidatu dituzte, eta haiekin batera, Ekiñe eta Irati Mindegia trikitilariarekin eta panderojolearekin ariko dira. Malerrekako Bertso Eskolak antolatu du, Ezkurrako Udalaren eta Malerrekako Mankomunitatearen laguntzarekin.

Ekainaren 1ean, 21:00etan bilduko dira Ezkurrako Barranka ostatuan, eta joan nahi dutenek 948 61 50 98 telefonora deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun