Doneztebeko eskolaren bestan egitekoa duten bazkarirako txartelak hartzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 21a, 15:00

Doneztebeko eskolako irakasleek, ikasleek eta langileek aste honetan taldeko argazkia atera dute. Argazki gainean klikatuta handiagoan ikusten ahal da.

Iragarri bezala, ekainaren 8an ospatuko dute Doneztebeko San Miguel ikastetxearen 50.urteurrena. Horren bueltan, egun osorako egitaraua prestatu dute, eta tartean, herri bazkaria eginen dute. Hain zuzen, bazkarirako txartelak hartzeko azken eguna maiatzaren 27a izanen dela oroitarazi du eskolak eta animatzeko deia egin du.

Txartelak eskolan eta Ostiz Etxean erosten ahal dira, helduenak 28 eurotan eta haurrenak 14 eurotan daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun