Palestinaren aldeko elkartasun egunak jende aunitz bildu du Iturenen

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 21a, 09:30

Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa gelditu eskatzeko elkartasun eguna egin zuten larunbatean, maiatzaren 18an, Iturenen. Goizean goizetik tailerrak, merkatu ttikia, erakusketa eta dokumentala izan zituzten eta eguerdiko herri bazkarian 80 lagun bildu ziren. Arratsaldean hitzaldia izan zuten euskal armagintzari buruz eta horrela borobildu zuten eguna. Antolatzaileak kontent gelditu dira erantzunarekin eta lortutako diru guztia Yala Nafarroa Palestinarekin plataformara bideratuko dute.

Argazkien eta panelen erakusketa Saldiasera eramanen dute asteburu honetan. Larunbatean, Malerrekako Egunarekin bat eginez, han paratuko dute ikusgai. Hala ere, norbaitek erakusketa bere herrian paratu nahi badu, horretarako aukera izanen duela jakinarazi dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun