Foruzaingoaren oharrean zehazten denez, atxilotutako hiruak «bailarako industria nabe batean sartu ziren 20.000 eurotan baloratutako kobrea ebasteko asmoz». Saiakeran ari zirenean, «langile batek aurkitu zituen eta ihes egin zuten». Orduan, Foruzaingoari abisua eman eta Elizondoko komisariako patruila batek Sunbillan geldiarazi zuen ibilgailua eta, «barnean, lapurretak egiteko moduko tresnak atzeman zituzten: eskularruak, kamuflajeko bragak, maskarak, aliketak, ebakitzeko gailuak eta linternak».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.