Udarako hiru sorosle kontratatzeko deialdia egin du Doneztebeko Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 18a, 12:00

Doneztebeko Udalak udan herriko igerilekuan aritzeko hiru sorosle kontratatzeko deialdia egin du. Hautagaiek adin nagusikoak izan beharko dute eta sorosle titulua, Desa delako egiaztagiria eta euskaraz jakin beharko dute. 

Interesa dutenek  maiatzaren 28ra bitarteko epea dute lan deialdian izena eman eta curriculuma aurkezteko. Horretarako Doneztebeko herriko etxera joan beharko dute, edo 948 45 00 17 zenbakira deitu beharko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun