Nekazaritza munduan eman beharreko pausoei buruzko informazioa ematea izanen da formazioaren helburua, eta hala, baldintza fiskalak, kontabilitateko betekizunak, Gizarte Segurantza, instalatzeko laguntzak eta beharrezkoak diren bertze agiri batzuk (ustiategi koadernoa, fitosanitarioen koadernoa...) izanen dituzte hizpide. Saioa gaztelaniaz izanen da eta Angel Oskoz Intiako Ekintzailetza eta Ikerketa Ekonomikoko teknikaria eta Daniel Andion Intiako Nekazaritza Aholkularitza koordinatzailea izanen dira hizlariak.
Intiaren Doneztebeko egoitzan eginen dute, 16:00etatik 19:00etara, eta izena nahitaez eman beharko da, maiatzaren 20a baino lehen; telefonoz (948 01 30 58) edo Internet bidez.