Errekaren kopako finalaren ondoko afarirako izena emateko azken eguna da gaurkoa

Errekaren marea urdina Lekunberrin jokatutako lauko finalean. Larunbat honetan Doneztebeko kiroldegia betetzea espero dute, kopako finalean etxeko taldea babesteko.

Larunbatean 18:00etan hasiko den eskubaloi finalaren inguruan egitarau zabala prestatu dute Donezteben

Koparen finala jokatuko du maiatzaren 18an, larunbatean 18:00etan Doneztebeko Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak Doneztebeko kiroldegian, Ardoi taldearen kontra. Hitzordu garrantzitsu horren inguruan egitarau zabala prestatu du Errekak: 15:30ean poteoa abiatuko da Xarmantetik, Gazte Burrunbaren karro txarangarekin. 17:15ean irekiko dute kiroldegia eta Poti ‘Crazihorse’ music aditzeko aukera izanen da. Aipatu bezala, 18:00etan hasiko da Erreka eta Ardoiren arteko finala eta galdu ala irabazi, 21:00etan afaria izanen dute Santamaria jatetxean. Afarirako izena emateko azken eguna gaurkoa da, lotura honetan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun