Saio ederra egin dute Malerrekako Bertso Eskolakoek Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 13:30

Joan den ortzirale arratsaldean Malerrekako Bertso Eskolako ikasleek bertso saio esperimentala egin zuten Elgorriagako ostatuan. Giro goxo bezain ederrean bertsoekin esperimentatzeko aukera paregabea izan zuten bertaratutakoek eta merienda eder batekin borobildu zuten ilunabarra.

Testua eta argazkia: Malerrekako Bertso Eskola

Hurbildutakoak etxera irribarrez bueltatu zirela ez dago dudarik. Bertso eskolako kideen partetik Malerrekako euskara zerbitzuari eta Elgorriagako ostatuari ere esker mila aunitz!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun