Malerrekako Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute gaur Donezteben

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 10a, 16:30

Maiatzaren 25ean Saldiasen eginen den Malerrekako Egunera begira, herriz herri mus txapelketak jokatzen ari dira. Doneztebeko kanporaketa gaur eginen dute Ameztia ostatuan 21:30ean. Sunbillako kanporaketa ere gaur izanen da ordu berean Ulibeltzak elkartean. Irabazleek Malerrekako Egunean jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun