'Herri txiki, infernu handi' saioa ikusteko ekitaldia eginen dute maiatzaren 9an Ezkurran

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 4a, 12:00

Aurreko egunetan Ezkurrako herritarren artean ibili da ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioko lantaldea. Bada orain arte grabatutakoa ikusteko aukera izanen da maiatzaren 9an. Bideo proiekzioaz gain, Miren Nogales eta Mikel Pagadiren bakarrizketa saioak eta Sebastian Lizasoren bertsoak aditzeko aukera izanen da.

21:00etan hasiko da, frontoian, eta 18 urtetik goitikoendako ekitaldia izanen da. Ordu eta erdi inguruko saioa izanen dela aurreratu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun