Ezkurra II.ak irabaziz hasi du Sagardoaren txapelketa eta Juaneneak galduz

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 13:00

Josetxo Ezkurra doneztebarrak partida ona jokatu zuen Sagardoaren Txapelketren estreinakoan eta garaipena lortu zuen.

Sagardoaren erremonte txapelketa ortzegunean hasi zen Galarretan jokatutako bi partidekin. Lehenbizikoan, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Azpirozek (Alorrenea) 2-1 irabazi zieten Urrizari eta Martirenari (Aburuza) (15-10, 3-15 eta 5-8). Bigarrenean, Segurolak eta Larrañagak (Petritegi) 2-0 irabazi zieten Aldaberi eta Aritz Juanenea saldiastarrari (Gurutzeta) (15-12 eta 15-14).

Gisa honetara, lau punturekin sailkapen buruan daude Segurola eta Larrañaga, 2 puntu dituzte Ezkurra II.ak eta Azpirozek, puntu bat Urrizk eta Martirenak eta punturik gabe Aldabe eta Juanenea. Ansa II.ak eta Zubirik eta Loitegik eta Barrenetxeak oraindik ez dute jokatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun