Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak bildu dira aurten ere maiatzaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 2a, 19:00

Ameriketan artzain ibilitako sunbildarretako batzuk, maiatzaren 1ean Bustitz ostatuaren atarian. Argazkia: Alicia del Castillo

1987an hasi ziren elkartzen Ameriketan artzain ibilitako sunbildarrak eta aurten ere bildu dira maiatzaren 1ean egindako ospakizunetan. Eguerdian familia argazkia atera zuten eta gero, Bustitz Ostatura highballa  hartzera joan ziren, eta bertan bazkaldu zuten. 

Arratsalde partean, Joxe Mari Arretxeak ekarritako aspaldiko argazkiak ikusten eta oroitzapenak gogoratzen ibili ziren. Aurtengoan, eguraldi txarra zela eta, Joxe Mari Arretxea Manterola Itxegik, ez zuen lur azpiko ogiak egiterik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun