Beintza-Labaiengo Urradi mendiko etxolan kalteak egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 28a, 11:00

Duela aste batzuk Beintza-Labaiengo Urradi mendiko etxola hondatua agertu zen. 80ko hamarkadan ehiztariek eraiki zuten txabola eta herritarrek noiznahi erabiltzen duten lekua da.

Argazkiak eta testua: Arantxa Iturralde.

Mendi buelta baten ondotik, bertan elkartu eta gosari edo bazkari bat egiteko leku aproposa izaten da. Garai batean, auzolanean, 2.600 metroko distantziara dagoen Ezkurrako errekatik ura eraman zuten txabolara. Betitik izan da beintza-labaindarren gustuko tokia, inguru eder eta bikainaz gozatzeko aukera paregabea ematen baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun