Adosen txapelketako promozio mailako finala jokatuko du Nahia Bertiz sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 19a, 17:00
Antzuolan jokatuko diren finaletako zortzi pilotarietatik sei izan ziren aurkezpenean, tartean promozio mailakoan izanen den Nahia Bertiz sunbildarra.

Antzuolan larunbatean 18:00etan hasiko den jaialdiko lehen partida jokatuko du Ibarrolarekin batera, Aranburu eta Arrastiaren kontra

Ados pilota elkarteak antolatutako hirugarren eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte apirilaren 20an, larunbatean 18:00etan hasita Antzuolan. Kategoria nagusian ez da eskualdeko pilotaririk izanen, Zabaleta eta Iturriaga leitzarrak finalerdian kanporatu baitzituzten. Honela, Agirrek eta Barrokalek, Ruiz de Infanteren eta Galeanoren kontra jokatuko dute final nagusia. Aitzinetik, promozio mailako finalean, aldiz, Nahia Bertiz sunbildarrak, Ibarrolarekin bikote eginez, Aranburu eta Arrastiaren kontra jokatuko du finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun