Ipar martxako ikastaroa eginen dute Donezteben igandean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 17a, 17:00

Bi orduz ipar martxan murgiltzeko gakoak ikasiko dituzte parte hartzaileek. Irudia: Freepik.

Ipar martxan murgildu nahi dutenentzako ikastaroa antolatu dute Donezteben igandean. Ikastaroa 09:30ean hasi eta 11:30ean bukatuko da, eta kiroldegi aitzinean elkartuko dira. Parte hartzaileek arropa erosoa eta kirolerako zapatilak eraman beharko dituzte, eta gehienez ere 20 lagunek hartzen ahalko dute parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun