Palestinari elkartasuna adierazteko eguna maiatzaren 18an eginen dute Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 14:30

Palestinari elkartasuna adierazteko eta diru bilketa egiteko eguna antolatzen hasiak dira Malerrekan. Martxoan egin zuten lehenbiziko bilera, eta bihar, apirilaren 13an, berriz bilduko dira egunari begira kontuak zehazten hasteko. Biharko hitzordua Zubietako estalpean eginen dute, 11:00etan. Elkartasun eguna, berriz, maiatzaren 18an izanen dela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun