Berria erremonte txapelketako finalerdia jokatuko du Aimar Jabalera doneztebarrak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 13:30

Aimar Jabalera Oriamendi enpresarekin debutatu zuenean. Lehen finalean sartzeko aukera izanen du larunbatean.

Goikoetxea VI.arekin batera, Zaldua II.a eta Eskudero izanen ditu arerio Galarretan

Berria erremonte txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte apirilaren 13an, larunbatean 16:30ean Hernaniko Galarreta Jai Alai pilotalekuan hasiko den jaialdian. Lehenengo partidan, lehen finalerdian, Aimar Jabalera doneztebarra eta Goikoetxea VI.a, Zaldua II.a eta Eskuderoren kontra ariko dira.

Bigarren finalerdia, jaialdiko hirugarren partida izanen da: Gurrutxaga eta Aiestaran VI.a, Irazu eta Zaldua I.aren kontra.

Tartean, txapelketatik kanpoko partida bikaina programatua dago: Loitegi eta Barrenetxea IV.a, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra.

 

Sarrerak eta bonuak eskura, 'oriamendi.eus' webgunean

Oriamendik Galarretarako sarrerak online erosteko plataforma berria jarri du martxan, www.oriamendi.eus webgunean erosi daitezke sarrerak online eta plataforma berrian sarrera erosi daitezke zenbakituak eta lekua ere aukeratuz. Lehenengo aldia da sistema hau martxan jartzen dena Galarretan.

Estreinakoz ere, bonuak jarriko dira salgai. Txapelketetarako bonuak izango dira eta berehala, datorren asterako beranduen jota, salgai jarriko dira Erremontari txapelketarako bonuak. Bonu hauekin erosi daitezke sarrerak % 45eko beherapenekin. Ahalbideratu nahi da jendeak malgutasuna izatea txapelketetara etortzeko garaian. Baita fideltasuna mantenduz astero Galarretara hurbiltzen diren zaleentzako abantaila da, eta modu batean fideltasun hori saritzen da eta zaindu egiten dira.

Gazteentzat eta hernaniarrentzat Erremontariko bonua erosita jaialdi bakoitza sei euro kostako da eta bederatziko bonua 54 euro. Orain arte jaialdi bakoitzeko sarrera hamar eurokoa zen, eta bederatzi jaialdi 90 eurotan erosi zitezkeen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun